Esloveniarako bidaia

Abuztuan Esloveniarako bidaia antolatu dugu. Izen ematea urtarrilaren 8an!

Data: abuztuaren 23tik, ostirala, irailaren 1era, igandea.

Prezioa: 1050 euro

Autobusa, mantenu erdiko pentsioa Hotelean (edariak ez daude barne) + toki turistikotako sarrerak.

Plazak: 45

Izen emate epea:

Urtarrilaren 8tik 15era, Urdaburuko bazkideak

Urtarrilaren 17tik 24ra gainontzekoak

Izen ematea Urdaburuko lokalean egin ahalko da, idazkaritzan (asteartea eta osteguna 19:00etatik 21:30ra). Pertsona bakoitzak bi pertsona apunta ditzake. Izen emate ordenaz beteko dira plazak.

Plaza konfirmatzen den momentuan, 200 euroko diru-sarrera egin behar da gordailu modura. Ordainketa urtarrilaren 24tik otsailaren 7ra egin beharko da. Bidaiara joan ezean, diru hau ez da errekuperatuko baldin eta plaza betetzen ez bada.

Gainontzeko ordainketa (850euro) uztailean egingo da.

Ibilbidea:

Abuztuak 23, ostirala: irteera gaueko 21,00etan. Gaua bidean.

Abuztuak 24, larunbata: Antibesera iritsi. Ibilaldia eta bazkaria. Bidaiaren jarraipena Italia aldeko Piamonteraino. Hotelean ostatua.

Abuztuak 25, igandea: Cittadellaraino iritsiko gara. Hiriaren bisita. Esloveniako Kranjska Gora iritsiko gara. 5 egunetako ostatua

Abuztuak 26, astelehena: Juliano Alpetan ibilaldia

Abuztuak 27, asteartea: Bled lakua eta Vintgar arroilak

Abuztuak 28, asteazkena: Juliano Alpetan ibilaldia

Abuztuak 29, osteguna: Juliano Alpetan ibilaldia

Abuztuak 30, ostirala: itzulerako bidaia hasiko dugu Prediama gaztelua bisitatuz. Ondoren Skocian kobazuloetara joango gara. Italiako Brescia eskualderaino jarraituko dugu . Ostatua hotelean.

Abuztuak 31, larunbata: bidaiaren jarraipena Turineko eskualderarte non Fenestrelleko gotorlekua bisitatuko dugu. Ondoren Clermont Ferranderaino iritsiko gara. Bertan lo egingo dugu. Ostatua.

Irailak 1, igandea: goizean Parioueko sumendian 8Km ko ibilaldi bat egingo dugu. Bidaia jarraituko dugu. Errenterira iritsiko gara 18:30ak inguru.