Eskolartekoak iraupen eskia (oharrak eta gomendioak)

Egitasmoa

Urtarrilaren 12an, larunbatean, goizeko 6:00etan zumardiko bus geltokitik (linotik) abiatuko gara. Bidean, geldiaditxo bat egin ondoren, SOMPORTeko eski estaziora iritsi, materiala alokatu eta haurrak bertako monitoreekin eskiatuko dute. Monitoreek taldekatuko dituzte haurrak mailaren arabera. Monitoreekin bi orduz egongo dira, ondoren eguerdian atsedena hartuko dute, bazkaltzeko denbora hartuko dugu. Arratsaldean jarraituko dugu pistak itxi arte.

Ondoren, autobusa hartu eta Candanchun dagoen El aguila aterpera joango gara. Bertan afaldu, lo egin eta gosalduko dugu (dena barne). Igande goizean, gosaldu ondoren, berriz pistetara joango gara. Eguerdirarte edo eskiatuko dugu, hamaikekorako tarte bat hartuz. 16:00etan abiatuko gara etxeruntz.

 

Eraman beharrekoak

Eskiatzeko: galtzerdi goxoak, mailak edo mendiko prakak, kamiseta termikoa, txalekoa edo forru polarra, xira, eguzkitako betaurrekoak eta eskularruak aholkatzen dira.

Aldatzeko arropa.

Eguzkiko krema.

Larunbateko eta iganderako hamaiketakoa, bazkaria eta merienda.

Aterperako: lo zakua, txankletak, dutxatzeko tresnak eta esku ohiala.

Bere gurasoekin ez doazen haurrek gogoratu baimena atera behar dutela udaletxean, SOMPORT estazioa frantzian dago eta.