Cursillo de esqui de fondo para escolares

Otsailaren 5ean eta martxoaren 5ean,haurrentzat iraupen eski ikastaroa eta irteera antolatu dugu. Somporteko eski estazioan izango da. Irteeraren ordua 6:30-7:00 inguruan izango da, ikastaroaren ordutegia pistetan zehazten digutenean ordua finkatuko dugu.

2009etik 2013ra arte jaio diren haurrek parte har dezakete, hau da LH4. mailatik 2. DBHra artekoek.  Gutxienez haur baikoitzeko arduradun bat joan beharko du (arduradun batek gehienez hiru haur eraman ditzake).

Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa izango da haurrentzat eta 50 eurokoa helduentzat. Prezioaren barruan: autobusa, materialaren alokairua, sarrera (fortfaita) eta bi orduko ikastaroa sartzen da. Helduen kasuan, ikastaroa aukerazkoa da, beraz aukera hori gabe prezioa 25€koa da. Helduentzat materiala elkartean  edo pistetan alokatu daiteke, haurrena berriz bertan soilik. Ez bazenukete materiala behar, izen ematean ‘oharrak’ atalean jarri.

Izen emateko epeak: 

* Urtarrilaren 18etik – 25era arte: Urdaburuko bazkideak (haurra edo guraso arduraduna).

* Urtarrilaren 25etik – Otsailaren 1era:  ez bazkideak.

Izen ematea formulario honen bidez egin behar da (oraingoz otsailaren 5erako ireki dugu izen ematea, martxokoa aurrerago irekiko da):

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/ikastaroak/2022-02-05-eski-ikastaroa-haurrak