Ipar martxako irteera: Urtarrilaren 10

Urtarrilaren 10ean, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

TOPAGUNEA: Goizeko 8:55ean geldituko gara Galtzarabordako topoko geltokian (topoa 8:59ean ateratzen da) edo 9:15ean Bentetako topoko geltokian.

IBILBIDEA: Bentak – Ficoba (10 kilometro inguru) izango da eta hipikatik, Jaizubiatik eta Plaiaundiko paduratik pasako gara. Erabat laua da.

ZER ERAMAN: Ura, kirola egiteko zapatilak eta ipar martxako makilak.

IZENA EMATEA:

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:

Izen ematea