Eskia

Urdaburun iraupen eski modalitatea 1968. urtean sartu zen. 1969an gure lasterkariek, ezagutza baino ilusio gehiagoz, lehiaketa ofizialetan parte hartu zuten. Horrela 1970eko urtarrilaren 4an Urdaburu I. Sari nagusia antolatu genuen, Euskal-Nafar Eski Federazioioaren egutegian zegoen lasterketa.

Lasterketa horiek antolatzea odisea hutsa zen: bezperan kotxez bidaia, ilundu aurretik ibilbidea markatu, Guardetxen lo egin eta goizez berriz ibilbidea errepasatu…

Urdaburuk iraupen eskian bizitako unerik onenak 70. hamarkada amaieran izan ziren, hasera batetan Arcelus, Aduriz, Elizegui, Larruskain eta beste hainbat aitzindarik erakutsitako gauza bikainak atzean geratuz.

Antolatutako hainbat lehiaketa erregional zein nazionaletan, partehartzaile ugari genituen, hara nola Aduriz, Karrera, Roteta, Susperregi, Zubeldia… emakumezkoen aldetik; eta Aduriz, Corral, Etxebeste, Ibarra, Alito, Polanco, Txetxi, Carlos… gizonezkoen aldetik. Maila desberdinetan banaka zein taldekako garaipenei esker, Urdaburu izena oso entzuna zen iraupen eskiaren inguruan.

1977an gure elkarteko zenbait lasterkari, hasiberria zen MARCIALONGAn parte hartzen ausartu ziren. Bizitako esperiatzia hain ona izanik, hurrengo urtean autebusez beste bidai bat antolatu zen DOLOMITENLAUF lasterketan (60 km) parte hartzeko asmotan. Aipatutako bi hauek EUROLOPPET-en (Iraupen Eskiko Eurokopa) barne zeuden eta 5000-8000 pertsona inguruko partehartzea zuten.

1979an “bidaia” errepikatu genuen, aldaketa batekin, lehenik 8. MARCIALONGA eta hurrengo astean Alemaniako KONIGLUDWIG LAUF lasterketa (90 km-koa). Berriz Ziano de Finmen egonik etxekoak bezala gintuzten… hala nola, ostatu hartuko genuen hotelean bertan, alkatearen harrera izan genuen. Lasterketa ederra izan zen eta emakumeek bere mailako 45 km-etan 2. saria lortu zuten.

Ondoren, 70. hamarkada bukaeran eta 80. hamarkada haseran, belaunaldi berri bat lehiaketetan parte hartzen hasi zen (FEDE, Ramón, Iñaki, Rubén, Nere, Arantza…), Adurizek Belagoa eta Aralarren emandako zeinbat ikastaroren ostean.

1982an bi furgonetetan Italiarako bidea hartu genuen PINZOLOko 24 ORDUetan (Aosta) parte hartzeko asmotan, oraingo honetan taldeka erreleboka. Esperientzia aparta izan zen. A taldean bikainenak genituen: Aduriz, Ortiz, Cabestany eta Telleria. Hauek izerdia erruz bota arren, sasoi onean zeudenez ederki eutsi zioten. B taldean Tomás, Alito eta Arrieta anaiak geunden (azken hauek hornidura puntuetako yogurrak bukatu zituzten). Hauek gauerdian amore emateko prest agertu arren, Tomasen bronka eta burugogorkeriari esker lasterketan jarraitu eta amaitzea lortu zuten. C taldean Juli, Lete, Irasuegi eta Ina zeuden (azken honek iraupen eskiak jantzi zituen lehen aldia), eta ahal zuten arte eutsi zioten. Ez zen errepikatzeko moduko esperientzia, edozein lasterketa gogorra izanik, honek tortura baitzirudien… je, je.

1987an, Linzan, helduentzako lehen iraupen eski ikastaroa egin zen, Abau aterpean lo eginez. Arrakasta ikusi eta hurrengo urtean ikastaro bikoitza antolatu zen, bat helduentzat eta bestea gazteentzat. Material berria erosi zen (muga igarotzeko ondo ezkutatuz). Atzean geratzen dira zepo finkapenak…

1988an 14 gaztek osatutako talde bat sortu zen. C.A.R.-en lokala erabiliz astean bitan Ina eta Iñakirekin entrenatzen ziren, hainbat denboralditan giro ona lortuz eta Belagua eta Linzan GIPUZKOA eta Euskadiko leihaketetan parte hartuz (horien artean zebiltzan Arzelus, Lete, Corral, Etxebeste… etabarren seme-alabak).

1994an beste gazte belaunaldi batek giro on berbera mantentzea lortu zuen (Irasuegi, Karrera, Grazia… etabarren seme-alabak). Elurra gero eta urriagoa zenez lasterketak Candanchu eta Somporten ospatu beharra zen.

1997-98 urteetan, taldeko 22 lasterkari lehiaketetan aritu ziren, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketetan podioa erdietsiz eta estatukoetan postu txalogarriak lortuz. Oier, Urtzi eta Ekiñek Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten.

1999an federazioak autobusa eta ostatu hartzea elkarteen esku utzi zuen. Honekin bakoitza ahal bezala konpon zedila…

2000n gazteak “desagertu” eta karrozak bakarrik geratu ziren (Tomás, Alito, José Luis, Iñaki…).

2002an Roll-ski eta txapelketetarako materiala berritu eta 6 neska-mutil gehiago animatu ziren. Txomin eta Yeneko ere, hainbat Beretetan irten ondoren, betiko beteranoei elkartu zitzaizkien, neguko MARCIALONGA, DOLOMITENLAUFF, etabarretan… badirudi barneko harra heldu-aroan agertu zitzaiela.

Txomin eta Iñakik gazte taldearekin entrenatu eta denboraldiko Roll-ski txapelketetan parte hartzen dute (Bizarain, Hernialde, Isaba…). Halaber guraso batzuekin ahal bezala moldatzen dira Somport eta Candanchuko lasterketetara joateko.

Federazio eta Foru Aldundiarekin batera, gaztetxoentzat iraupen eski ikastaroak antolatzen dihardugu, arrakasta onarekin. Hala ere, beranduago, lehiaketa mundu honek, ez du ia gaztetxorik erakartzea lortzen.

Azken urteetan, 2004 eta 2005ean, arrakasta handiaz, Pont d’Espagnen helduentzako ikastaroak antolatu ziren.