Federatu Lizentzia

Kirolaria zarela egiaztatzen duzu mendiko kirol-diziplinetan: mendi-ibilaldiak, mendizaletasuna, eskalada, amildegien jaitsiera, alpinismoa, espeleologia, mendiko erraketak, mendiko eskia maila ez-lehiakorrean eta kirol-eskalada, mendiko eskia, orientazio-lasterketak eta mendiko lasterketak maila lehiakorrean.

Honako hauek izango dituzu eskura:

  • Ospitaleratzea dakarren kirol-istripuko asegurua
  • Birgaitzea
  • Bizi-asegurua mendian gertatutako istrpuetarako
  • Mendiko jardueragatiko erantzunkizun zibileko asegurua

Federatzeko unean, federatzen zaren esparrua aukeratu behar da:

  • Estatua
  • Estatua eta Frantziar Pirinioak: Andorra, Pirinioak, Portugal eta Atlas barne
  • Mundua


Hiru hilean behin PYRENAICA aldizkaria jasoko duzu zure etxean. Haur eta Gazte kategorietako pertsonek aldizkaria aukeratu ahal izango dute, ordainketa osagarri bidez.
Lizentzia jaulki unetik urte bereko abenduaren 31ra arte balio du.

Izapidetza:
Bazkidea bazara, Euskal Federazioaren Lizentzia (EMF-FVM) eta Espainiakoa (FEDME) izapidetzeko zerbitzua eskaintzen dizugu. Horretarako, hiru aukera daude:

PREZIOA / LIZENTZIAREN KALKULUA
ASEGURU-POLIZAK