Eskalada

Eskalada jardueraren hasiera

Dudarik gabe, UMEko lehen eskalatzailea Pedro Landache (Perico) izan zen, (goian bego). Honek 1944ko abuztuaren 13an Bulnesko Naranjo ospetsua “hegoaldeko bia zuzen-zuzenetik” igo zuen, Alfonso Martínez famatuaren laguntzaz. Azken hau, igoera ondoren egin zion txartel-ziurtagirian agertzen zuenaren arabera, “Gida Ofizialen Buru eta Picos de Europako Koto Nazionaleko Zaindari” zen.

Urteak aurrera 1950 hamarkadan UMEn eskaladari buruzko interesa berpiztu zen. Hospitaler anaiek, Josetxo Gaztelumendik, José Luis Martínezek (goian bego) eta José Franchések, humoretsuki “J taldea” deitzen zutena osatzen zuten.

Garai horretan gure “guru”ak Emilio Comici, Ernesto Mallafré, Agustín Faus, etb… ziren, baita gertuago genuen Juanito San Martín (goian bego), beranduago Euskaltzaindiako kide eta Eusko Jaurlaritzako Ararteko izango zena.

Gure materiala: 12 mm lodi eta 20 m luze zen kalamuzko soka, Jean Pierre Carasa bazkideak (goian bego) oparitua, kalamuzko 10 mm lodi zen kordinoz eginiko bagak, guk geuk egindako artisau-iltzeak eta jatorri ezezaguneko mosketoi batzuk.

Gure eskalada atarikoak: Arkaleko haitzak, Santa Barbara, Gasterroitx haitzak, Erroiarri, etabarretan…. igoerak. Pirinioetan Pared del Cilindro, Torre de Goriz eta horrela gure arrakasta handiena 1955eko uztailarean 22an heldu zen, Naranjo de Bulnesko hego bidea.

Gero: …… ! Etxeveste, Roma, Txema Mujika, Garcés, Olaciregi, etb.. agertu ziren. Hauek ordezkoa hartu eta benetako ESKALADA egiten hasi ziren, hastapenak, denok bezala, Santa Barbaran, Etxaurin, etb…. eginez.

60ko hamarkada haseran ekipoa oraindik oso sinplea zen (pana edo mahoizko galtzak, felpazko alkandorak,….), baina aurrekoena baino hobea. Hala ere lorpen garrantzitsuak egin ahal izan ziren, esate baterako: 1963 urtean, Manolo Díaz eta Alberto Lizasok bide berria ireki zuten “Los Desplomes”en (La Remacuada) eta 1965 urtean Manolo Díaz eta Alberto Cáceresek Irurtzungo Bi Haizpen haitz txikiaren lehen errepikapena (Birjinaren bidea) egin zuten.

70eko hamarkadan tresneria nabermen hobetuz zihoan eta bota “kleta” famatuak, duraluminiozko mosketoiak, iltzeak, sokak, estriboak eta Manolo Díazek tailerrean eginiko iltze batzuk erabiltzen hasi ziren.

Urte horietako lorpenak ondorengoak izan ziren:

  • 1970ean, Manolo Díaz,Txema Mujika eta Pepe Romak Tozal de Mayo (Ravier bidea).
  • 1971ko neguan, Manolo Díaz, Txema Mujika eta Goñik Anayet. Urte bereko neguan Txema, Pepe eta Goñik “Los Murciélagos” arista (Aspe).
  • 1973an Ansabere (El Espigolo). Garai haietan gure elkarteak Cesare Maestri eskalatzaile italiarra Errenteriara ekarri zuen, Patagoniako Cerro Torre lehen aldiz erdietsi zuena.
  • 1974an Ordesako “El Gallinero” eta Naranjo de Bulnesko W aurpegia.

(Garai hartan Espainiako Federazioak Manolo Díaz Goi Mendi Eskola Nazionaleko (E.N.A.M.) zuzendari izendatu zuen. Joseba Olaciregik idazkari gisa lagundu zion eta Pepe Roma, Martxel Toledo, Ricardo Monroy eta Txema Mujikak monitore bezala. UME Gipuzkoan monitore gehien zuen mendizale taldean zen.)

  • 1976an Bionnaisay aristaren trabesia eta Mont Blancen hiru tontorrak, hara nola Frantziarren Espoloia (Peña Vieja).
  • 1977an Gallinerora (Ordesa) Navarro-Rabadá bidea eta Gran Pic D?Ossaura hego pilarea.
  • 1978an Pico del Albatik Pico Russelera trabesia (3 egunetan), Pig Longen N aurpegia, Tozal de Mayoko espoloiaren negu-igoera eta Toubkal (Atlas).
  • 1985ean Gran Pic D?Ossauko ipar aurpegiaren eskalada integrala.

Gehiago ere badiren arren hauek dira esanguratsuenak.

80ko hamarkadan beste belaunaldi baten txanda dator, konkretuki oso aktiboa den laukote bat, jarduera aipagarri ugarirekin. Juan eta Patxi Lasarte, Luzio Egiguren eta Txingu Arrieta dira. Egun, ez hain era sutsuan baina oraindik aktibo mantentzen den talde honek, ordutik orain arte egindako jarduera garrantzitsuenak aipatuko ditugu.

Alpeak:

  • Pilar Bonati (Dru)
  • Walker espoloia
  • Cervinoren iparra
  • Piz Badilera Casin bidea
  • Peutereyren integrala (4 egun)
  • Chamonix-Zermat, eskiekin

Pirinioak:

  • Petit Pic N espoloia, Midi (negukoa, 3 egun)
  • Punta Francia N espoloia, Midi (negukoa, 3 egun)
  • Embarradere pilarra, Midi
  • Sorgin Txulo, Ansabere
  • Espigolo, Ansabere
  • Gavarnieko 3 tontorren lotura, Torreren N aurpegitik igoaz
  • Bellefón espoloia, Vignemaleren N aurpegia
  • Espelunga-Zuriza espoloia (bidea irekiaz)
  • Salenques, Tempestades, negukoa
  • Pirinioen zeharkaldia eskiekin (35 egun)
  • Hainbat bide ondorengo eremuetan: Ordesa, Midi, Vignemale, Dent, D’Ortu, Balaitous, Peñaforca, Tromouse, etb

Penintsula:

  • Bideak ondorengo eremuetan: Picos de Europa, Naranjo, Roca Regina, Mont Resci, Montserrate, Peña Ifach, Paroch, Galayos, Tozal de Levante, Galizia, etc.

Himalaya:

  • Bhagirati, Pumori, K2 (saioa), Anapurna (saioa, tontorretik 100 m arte), Manaslu (saioa)

Patagonia:

  • Fiz Roy (saioa), Torres del Paineko ipar dorrea

Andeak:

  • Huandoi, Huanchan, Alpamayo, Quitarraju, Artesonraju, Ranrapalca

Yosemite:

  • Hainbat bide.

Horrela jarrai dezala!