Ipar martxa eskitik dator, iraupen eski edo eski nordikoaren espezialitatetik, eta mendizaletasun arlora heldu da xendazaletasunaren eskutik. 2015ean Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak (FEDME) bere organigramaren barne hartu zuen, eta ondorioz Euskal Mendi Federazioak (EMF) ere.
Ipar martxa modu naturalean ibiltzea da, eta, aldi berean, makilak erabiltzen ditugu, besoen senezko kulunkariarekin batera. Teknika integral suabea da, gorputzaren muskuluen ehuneko 90a entrenatzen duena eta pausoaren dinamika optimizatzeko modu bat, pertsona bakoitzaren egoera fisikoaren arabera.
Gure elkarteak Ipar Martxako proiektu berria 2022. urtean jarri zuen abian Donostiako itzulia ibilbidearekin. Hileko jarduera da eta larunbat goizetan izaten ohi da. Oro har, garraio publikoa erabiltzen da martxaren irteera-puntura iristeko baita amaitzean itzultzeko ere. Bataz besteko 10 kilometro duen ibilbidea burutzen da. Antolatzen den etapa bakoitzaren berri ematen da eta epea irekitzen da parte hartu nahi duen orok izena eman dezan. Irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da ipar martxa teknika ezagutzea eta makil egokiak erabiltzea.
2023ko ekainaren 2an Sl-56 Ipar Martxako lehenengo ibilbide homologatua aurkeztu zen, Udalak diruz lagunduta eta sustatuta eta Gipuzkoako Diputazioak Gipuzkoako Mendi Federazioaren bitartez homologatuta. Hona hemen ibilbidearen informazio gehiago.
Argazki bilduma:
2023ko IPAR MARTXAko irteeren egutegia:
- Urtarrilak 14: Hernaniko ibilbide urdina:
- Otsailak 11: Txingudiko badia
- Martxoak 11: Igeldo-Orio
- Apirilak 29: San Marcos (Bizarain)
- Maiatzak 13: Beloagako gaztelua
- Urriak 7: Zarautz-Getaria-Zarautz
- Azaroak 4: Donostiako zubiak
- Abenduak 2: Pasaiako badia