Abau Borda

Aterpea dagoen eraikina Ansó (Huesca) herriko familia baten udako baserri zahar bat zen.
Veral Ibaiaren Bailaran dago, Zurizako kanpinetik 4 kilometrora eta Ansó herritik 9 kilometro eskasera. Aterpea herri honetakoa da. Ezkaurre mendiaren hegoaldeko isurialdearen oinean. Mendi ibilbideak eta eskalada egiteko aukera ugari ditu, baita gailur ospetsu egiteko ere, hala nola, Hiru Erregeen Mahaia, Acherito, Petrechema, Alanoak eta abar.
Etxea beharrezko guztiarekin hornitu eta birgaitu zen mendi-aterpean bihurtzeko, eraikin nagusiak eta honetan intregratutako eranskin batek osatzen dute. Beheko solairuan, oinetakoak aldatzeko prestatutako harrera-gela txiki bat aurkituko dugu, botak uzteko apalekin. Behin barruan, sukalde bat daukagu, elkarte gastronomikoen antzera hornituta, eta jangela mahai jarraituekin. Solairu horretatik komunak dauden eraikin erainskinera sartzen da, konketa jarraitukein, banako bi dutxekin eta bi komunontzirekin. Goiko solairua espazio gardena da, 46 lagunentzako ohatze jarraituekin, koltxonetak eta mantak dituena.
Ganbara bat era badu, eta, bertan, teilatuan instalatutako eguzki-plaken bidez elikatzen diren energia-metagailuak daude. Horri esker, argia, ur beroa eta berokintza dauzkagu. Eguzki-instalazio horrek hogeita hamar urte baino gehiago ditu, eta aitzindaria izan zen haranean.
Etxea kerik gabeko gunea da eta animaliak sartzea debekatua dago.
Kanpoaldean, fruta-arboak dituen berdegune bat dugu, eta eraikinaren albo batean erretegi bat oso ondo datorrena udan eguraldi ona egiten duen egunetarako.
Ibilgailuz ateraino iritsi daiteke.