Ipar martxako irteera burutu genuen Arditurritik

Larunbat honetan, azaroak 7, 27 partehartzailek, Oiartzungo bidegorritik 13 km inguruko ipar martxaren ibilaldi polita egin dugu. Iturriotzetik hasi gara, baserri artean eta Arbelaitz bidean gora eta behera, Arditurriko meategietara iritsi gara, “Erabatekoa eta Ezdeusa: Sorburua” eskulturara igota, eta beheko errepidetik itzulita, bidegorriarekin elkartu gara berriro, Olaetxe baserriaren parean. Batzuek Iturriotzen bukatutzat eman dugu ibilbidea  eta beste batzuek oinez jarraitu dute Errenteriaraino.

ARGAZKIAK:  https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720336947869