Gaur larunbata Ezkabako ihesaren 2. etapa ospatu dugu 52 partehartzailerekin. Eguraldi goibela baina euria hutsaren hurrengoa izan da, eta bestalde ikusmira gutxiko ibilbidea. Hasieran Olabeko fosa bisitatu dugu eta ondoren Elixato tontorra igo, gero kordal luze eta monotono bati jarraituz, ia bistarik gabe, eta hamaiketakoa bertan eginez. San Salvador ermitatik bailara batera jaitsi eta pistaz Leranotz herrira heldu gara. Eta zidor politago batez Saigotsen amaitu dugu. Hemendik Zubirira joan gara bazkaltzeko asmoz, baina polikiroldegian utzi ezean, kalean ahal bezala izan da.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720336210563


