Gaur larunbata Ezkabako ihesaren 3. etapa ospatu dugu 38 partehartzailerekin. Eguraldi euritsua iragarrita zegoen (ziurrenik horregatik jende askok egin du kale) baina lehen eta azken minutuetan bakarrik bota du. Eta bestalde ibilbide atsegina izan dugu, batipat bigarren erdia, bista zabal uneekin. Saigotsetik irten eta zidorrezko aldapa batez lehen lepo batetara iritsi gara, eta gero kordal luze bat jarraitu dugu, pista eta bideak tartekatuz, horren erdian hamaiketakoa eginez. Pistaz Kizaun lepora heldurik Iretako Gain tontorra igo dugu. Pagaditik Lizartzu lepora jaitsi eta pista luzez Zilbetik amaitu dugu. Hemendik Zubirira joan gara bazkaltzera eta oraingo honetan Gau Txori tabernan utzi digute.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720336963560


