Argazki emanaldia: “Errumaniako Karpatoetara”. Urdaburuko ekitaldiak

Azaroaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), Juanmi Astiz, Iñaki Legorburu eta J.J.E.Aguirre Karrikiri argazkilariek  “Errumaniako Karpatoetara” izeneko argazki emanaldia emango dute. Urdaburuko mendizale talde batek egindako bidaia dokumentatzen du.

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.