Abenduaren 12an goizean, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
TOPAGUNEA: 8:00etan Errenteriako tren geltokian (Trena 8:09an aterako da) edo 8:40ean Andoaingo erdiguneko geltokian.
IBILBIDEA: Andoain – Urnieta – Hernani, 12 kmko ibilbidea, laua izango da.Behin Hernanin, Zikuñagako ermita ikustera hurbilduko gara. Itzultzeko, Hernaniko erdiguneko geltokian hartuko dugu trena berriz ere.
ZER ERAMAN: Ura, kirola egiteko zapatilak eta ipar martxako makilak.
IZENA EMATEA:
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.
