Argazki emanaldia: “Piraguismoa”. Urdaburuko ekitaldiak

Urriaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), Iokin Maiza argazkilariak  “Piraguismoa” izeneko argazki emanaldia emango du. Hamarkada bat baino gehiago daramate piraguaz zeharkaldiak egiten Galizia, Asturias, Costa Brava, Balear uharteak eta Murtziako kostaldeetan. Urdaburuko bazkide batzuek, uda guztietan, egiten duten tradizioa.

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.