Ipar martxako irteera burutu genuen Txingudiko badiatik

Urriaren 3an, larunbatean, udako geldialdiaren ondoren ipar martxaren lehen irteera egin genuen. Oraingo honetan, ibilaldia Txingudiko badiatik igaro zen, eta, horretarako, topoz joan ginen Irunera. Plaiaundi parke ekologikoa izan zen gure lehen geldialdia, Santiago auzoa, gero Behobia eta azkenean Hendaiako portuan itsasontzia hartu genuen Hondarribiara pasatzeko. 16,5 km. egin ondoren, Puntalen amaitutzat eman genuen 19 lagunek oso erritmo onean egin genuen ibilaldi eguzkitsu hau.

ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720335982318