Ipar martxako irteera: Urriak 3

Urriaren 3an goizean, larunbata, antolatu dugun aurtengo Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

Udako etenaldiaren ondoren, elkarteak ipar martxako irteerei ekingo die berriro, denboraldi berriari hasiera emateko.

Lehenengo aldi honetan, Txingudiko badia inguratuko dugu.

TOPAGUNEA: 8:30ean Galtzarabordako topoko geltokian edo 9:00etan Plaiaundiko parke ekologikoaren sarreran. 

IBILBIDEA: Plaiaundiko parkean hasiko gara Irunerako noranzkoan, Behobiara igaroko gara, eta Hendaiako portuan, Hondarribira eramango gaituen txalupa hartuko dugu (2,50 euro eskudirutan eraman behar dira), eta Puntal inguruan amaituko dugu. Gutxi gorabehera 14 km izango dira, desnibelik gabe.

ZER ERAMAN: Ura, kirola egiteko zapatilak, ipar martxako makilak, 2,50 euro itsasontzirako eta Mugi txartela edo dirua topoarentzat.

IZENA EMATEA:

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez.

Izen ematea

Berrikusi zuen makilak, takoak eta dragonerak! Hasi gara!