Ipar martxako irteera burutu dugu Irungo Bentatik Ficobara

2026ko ipar martxako lehenengo irteera euritsua izan da. 31 lagunek izena eman zuten arren, 7 bakarrik animatu gara. Aurreko eguneko eguraldia eta igarrita zegoena ikusita, ez da harritzeko gauza. Ibilbidea Irungo bentetako Euskotreneko geltokian hasi dugu eta Urdanibia, Hipika, Jaizubiako padurak eta Plaiaundi parke ekologikotik pasa eta gero, Ficobara iritsi gara, mugako zubien  azpiko pasabidea erabiltzen. Guztira 10,400 km izan dira.

ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720331397458