Martxa Beret 2026

Urtarrilaren 31 eta otsailaren 1erako, Martxa Beret lasterketara irteera antolatu dugu.

Larunbatean eskiatzeko denbora librea izango dugu Pla de Bereten eta igandean, nahi duenak, Martxa Beret lasterketan parte hartu dezake. Lasterketa herrikoia da eta eskiatzea gustuko duen oro animatu nahi dugu martxan parte hartzera.

Lasterketa egin nahi ez duen norbait balego, eskiatzera, raketekin ibiltzera, mendian ibiltzera edo Vielha eta inguruak ezagutzera etor daiteke.

Prezioa 90€ bazkideentzat eta 100€ ez bazkideentzat izango da. Prezioaren barruan bidaia, eta ostatua afaria eta gosariarekin sartzen da. Ostatua Salardún izango da. Izarak eta toailak ez daude sartuta, beraz, zakua eraman behar da.

Eskiatzeko materiala ez duenak (eskiak eta botak, raketak) elkartean aloka dezake, beraz urtarrilaren 27an eta 29an elkartetik pasa materiala erreserbatzeko.

Irteera goizeko 6:00etan izango da Zumardiko autobus geltokian (6:05ean Lintzirinen). Apuntatzen den jendearen arabera, Irunen ere geldituko ginateke. Formularioan adierazi horrela bada.

Izen-ematea

OHARRA: apuntatzeko epea urtarrilaren 22a izango da. Egun horretan bertan bidaliko dizuegu mezu elektronikoa irteera aurrera atera den ala ez jakiteko eta orduan hartuko dugu parte hartzeko dortsala.