Bidea: Urdaburu 7.5

Ansoko Abau borda gainean Ezkaurre mendiak (2047 m) baditu ikuspegi ezberdinak, bata ekialdeko sabela (zirkoa), bertan eta inguruan eskalada bide ugari ireki dira, besteak beste, Urdaburu bidea (ahizpa handiena). Baina oraingoan jo dezagun mendebaldera, beste muturrera, Izabatik ikusten den Ezkaurre Txikira (1752 m). Sabela ere badauka baina txikiagoa, bertan bost eskalada bide daude momentuz (2017 arte), eta azkena “Urdaburu 7.5” izan da, txikerra baina gogorra.