Historia

 

Urdaburu Mendizale Elkartea 1942ko Otsailaren 13an sortu zen Grupo de Montaña Urdaburu izenarekin.

Bere sorreratik Espainiar Mendi Federazioaren (FEM) baitan zegoen Euskal-Nafar Lurralde Ordezkaritzaren (geroago egungo Euskal Mendizale Federazioa bilakatuko zenaren) kide da.

Hona hemen elkartearen historiaren pasarte esanguratsu batzuk:

  • 1942: Sorrera
  • 1944/08/13: Bazkide batek Naranjo de Bulnesera egindako lehen igoera
  • 1949/06/19: Lehen iraupen handiko trabesia, Errenteria-Iruñea
  • 1952: Lehen egoitza sozialaren inaugurazioa, Santa Maria kaleko 8an
  • 1958: Elkartearen lehen lehendakaria, Pedro Otegui Ecenarro (goian bego), FEM eko Euskal-Nafar Lurralde Ordezkaria izendatu zuten
  • 1960: Pagotzarteko Txabola-aterpearen inaugurazioa, Errenteriako Udalarena eta Urdaburu elkarteak berreraiki eta egokitua
  • 1962: Sorreraren 20. urtebetetzea
  • 1962/07/22 – 1962/08/12: Atzerrira egindako lehen mendi irteera (Austria)
  • 1964/07/21 – 1964/08/10: Atzerrira egindako bigarren mendi irteera (Suitza)
  • 1970: Iraupen eskiko lehen Txapelketa Soziala
  • 1977: “Marcia Longa”n (Italia) elkartearean lehen parte-hartzea
  • 1978: Abau bordaren (Zuriza-Ansó ibarra) erosketaren atariko lehen harreman eta gestioak
  • 1983: Abau borda aterpe bihurtzeko berreraikuntza eta egokitzapen lanen hasiera
  • 1984: Pagotzarteko txabola-aterpearen berritze eta handiagotze proiektua; proiektu hau Udalak gauzatu zuen eta beranduago herriko mendietan bere jabetzapean zeuden hainbat txaboletan aplikatu zuen
  • 1985: Bazkide talde batek egindako ahalegin nekezari esker, Abau borda inauguratu zen
  • 1986/08/01 – 1986/08/23: Gure bazkideek egindako lehen Pirineoetako Trabesia Osoa
  • 1990: Elkarteko kide batzuk mendi bizikletaz Errenteria – Kodar (Txina) trabesia
  • 1991: Himalayako Pumori-Lotsera espedizioa
  • 1991: Gaur egungo egoitza sozialaren erosketa eta lanen hasiera; proiektua eta lanen zati handi bat elkarteko kideek gauzatu zituzten
  • 1992: Elkartearen sorreraren 50. urtebetetzea
  • 1992: Egungo egoitza sozialaren inaugurazioa, Juan de Olazabal kaleko 23an
  • 1992: Euskadiko Beteranoen XV.Martxaren antolaketa

Urdaburu Mendizale Elkarteak egun 936 bazkide ditu eta ondorengoa eskaintzen zaie, besteak beste:

Zerbitzuak:

  • “Abau borda” aterpea
  • Liburutegia: mapak, liburuak, gidak, aldizkariak eta abar
  • “Gure artean” aldizkaria; boletin hau lau hilabetero argitaratzen da eta bazkideei dohainik bidaltzen zaie
  • Rokodromoa
  • Mendi- eta eskalada- materialaren alogera
  • Eski eta elurretako erraketen alogera
  • Kanpin denden alogera

Jarduerak:

  • Eskalada ikastaroak
  • Eski ikastaroak
  • Hitzaldiak eta proiekzioak
  • Argazki erakusketak
  • Mendi astea
  • Alor desberdinetan, mendiari lotutako irteerak: mendia, eskalada, senderismoa, iraupen eskia, trabesiak, Iraupen Handiko Martxa

Jarduera guzti hauek maila desberdinetan burutzen dira:

  • Eskolartekoak
  • Helduak
  • Beteranoak

 

 

Non gauden: