Eskolartekoak / Orereta Ikastola / Araudia

DERRIGORREZ:

  • Irteera bakoitzeko izena eman behar da, Ikastolako web gunean*, Eskola Kiroleko atalean dagoen MENDI IRTEERAK azpisailean: https://oreretaikastola.eus/es/. Bertan irteera bakoitzaren inguruko informazioa eta bete beharreko GALDETEGI bat izango duzue. Irteerak dauden asteetan, Alexia bidez emango zaizue irteeraren xehetasun zein izen ematearen berri. Izen-ematea irteera asteko ostegun eguerdirako egitea komeni da, autobusen erreserba orduan egiten baitugu.
  • Motxila egokia (bizkarrean minik ematen ez duena) eta bertan xira, berokia, ura eta hamaiketakoa sartu behar dira.
  • Norberak bere motxila eraman behar du.
  • Oinaren neurriko mendiko botak, oinak eta txorkatilak ongi joateko (tenis edo plaierak ez dira egokiak mendirako).