Eskolartekoak / Hasierak…

HISTORIA PIXKA BAT

80. hamarkadan ikasleentzako lehenengo mendi-irteerak antolatu baziren ere, 1993an berpiztu zen gaia eta gure klubean eskolarteko atala sortu eta berriro ekin zitzaion hilero mendi-irteerak antolatzeari, pixkanaka gaur egun duten forma hartu zuten arte.
Gaur egun, proiektu sendoa eta eskarmentu handikoa dela esan dezakegu. Mendizale berrien harrobian bihurtu dena.

Momentu hauetan jarduera hau, Orereta Ikastolako ikaslekin egiten dugu.

BEGIRALE TALDEA
Antolakuntzan hasiera-hasieratik bazkide talde batek hartu zuen parte, Orereta Ikastolako ikasleen gurasoak ere bazirenak, eta, denboraren poderioz, talde horietako begirale bihurtu zirenak. Gaur egun 12 pertsonak osatzen dugu begirale taldea; batzuk 1993ko lehen irteeretatik gaude, eta beste batzuk 2009tik.

Irteerak antolatzea izan da gure zeregin nagusia baina beti lortu nahi izan dugun helburua izan da mendizaletasunaren, adiskidetasunaren, elkartasunaren eta naturarekiko errespetuaren berezko balioak sustatatzea.