Loading Ekitaldiak

« Ekitaldiak guztiak

  • This event has passed.

Helduen eski ikastaroa

Urtarrila 25 - Urtarrila 26

Urtarrilaren 25 eta 26an iraupen eski ikastaroa antolatuko dugu. Ikastaroa helduei zuzenduta dago eta Urdaburuko kideak izango dira monitoreak. Ikastaroa egin nahi ez duenak, eskiatzera soilik etorri daiteke. Elurraren arabera, Pont D´Espagne edo Val D´Azunen izango da jarduera eta Lourdes inguruan egingo dugu lo, Aspin-en-Lavedanen.

Prezioa 80€ (Autobusa + fortaita + ostatua gosariarekin). Afaltzeko bakoitzak eraman behar du berea eta han elkartuko gara denak txoko batean elkarrekin afaltzeko.

Eskiatzeko materiala ez duenak (eskiak eta botak) elkartean aloka dezake, beraz urtarrilaren 23ean pasa elkartetik pasa materiala erreserbatzeko.

Irteera goizeko 7:00etan izango da Zumardiko autobus geltokian (7:05etan Lintzirinen). Apuntatzen den jendearen arabera agian Irunen ere geldituko gara, formularioan adierazi.

Izen ematea formulario honen bidez egin behar da:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/ikastaroak/2020-01-25_26-ski-ikastaroa

Izena ematerakoan zure telefonoa edo emaila adierazi zurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Plaza mugatuak dira (35).

Zehaztasunak

Hasiera:
Urtarrila 25
Amaiera:
Urtarrila 26