Pasa den azaroak 19an Tolosaldeko birako 8. etapa burutu genuen Albizturretik Asteasura 24 partehartzailerekin. Eguraldi hotza eta petrala izan genuen, ez zuen ia txango guztian atertu eta azkenean Erniozabal tontorra oso azpitik saihestu genuen. Eskerrak ia dena basotik zihoala. Honi esker ibilbidearen edertasuna apreziatu ahal izan genuen, bereziki Alkizarako jaitsiera. Amaitu ostean Asteasuko Aiztondo elkartera joan ginen bazkaltzera.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720303866313/
@