Tolosaldeko birako 10. eta azken etapa burutu dugu Villabonatik Tolosara

Asteasutik Villabonara 42 partehartzailerekin. Eguraldi nahikoa ona baina hotza izan dugu eta ibilbide ederra, paisaia zabalak eta zer ikusteko ugari. Hasieran Basagain muinoa igo dugu, burdin aroko herri izandakoa, Anoetara eta Irurara jaitsiz, eta ondoren Loatzo mendia. Uzturre mendia saihestu eta jaitsieran zehar telegrafo optikoaren dorrearen arrastoak ikusi ditugu, baita miserikordiarenak eta azkenean “Uzturreko bainuak” (putzuak), Tolosako Santa Luzia auzoan amaituz. Txangoaren ostean, aurreko etapetan bezalaxe, Asteasuko Aiztondo elkartera joan gara bazkaltzera. Berriz ere eskerrik asko 3. aldiz lekua eskeini, janariaz arduratu eta hain ondo zaindu gaituzuen asteasuko bazkideei.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720305424504/