Arabako birako 7. etapa burutu dugu Lapuebla Labarkatik Samaniegora

Gaur, irailak 16, Arabako birako 7. etapa burutu dugu Lapuebla Labarkatik Samaniegora 41 partehartzailerekin. Eguraldi atsegina izan dugu, berorik gabea, eta beste behin, mendirik gabeko ibilbide arina eta azkarra, gehiena pista edo asfaltoz eta mahasti artean. Mahatsa bere puntu hoberenean dastatzeko aukera ere izan dugu. 10:00 aldera oinez hasi eta lehen geldialdia Eltziego herrian egin dugu, piska bat aurrerago hamaiketakoa eginez. Azkenik Mañueta herritik igaro eta Samaniegon amaitu dugu, 14:15 aldera, bertan bazkalduz.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720311240587/

Reali