Azaroaren 23an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) elkarteko bazkide diren Jon Unzuetak, Jon Zumalabek, Amaia Elizondok, Amaia Antolinek eta Juan Esteban Aguirrek, iazko 2022an Nepalen egindako trekking-ari buruzko argazki emanaldia egingo da.
11 eguneko trekking zirkularra egin zuten. Pokhara hiritik abiatuta, Manangetik pasa eta han Tilicho monasterioa bisitatu zuten, ondoren Thoron la Pass (5416m) trekkingeko punturik altuenera iritsi ziren. Hainbat herritik pasa ondoren Pokharan bukatu zuten trekking-a.
Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.