Abenduaren 14an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) elkarteko bazkide den Alito Graciak “Pakistango iparraldea, Karakorumetik Hindu Kushera” argazki emanaldia emango du.
Pakistango iparraldean turismo eta ibilerak egiten.
Nanga Parbat, Karakorum, Hindu Kush eta Baltistan fundazioa gogoratuz eta izen horiei lotuta gelditu diren mendizaleak: Hermann Bulh, Nafarroako expedizioa 1976, Iñurrategi anaiak eta abar.
Paisaiak, jendeak, kulturak, herrialde ezezagun eta erakargarria.
Muntaia elkarteko bazkide den Pili Álvarezek egin du.
Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.