Arabako birako 12. etapa burutu dugu Sobrónetik San Zadornilera

Gaur, otsailak 17, Arabako birako 12. etapa burutu dugu Sobrónetik San Zadornilera 63 partehartzailerekin. Eguraldi bikaina eta epela izan dugu eta ibilbide ederra, gaur benetan menditsua. 9:30ean irten gara, hasieratik aldapa gora jarraiaz, Mazo tontorreraino. Gorago Arzenako kordala hartuta Hozalares lepoan egin dugu hamaiketakoa. Hortik Mota mendia igo dugu bere kanal ikusgarri eta aldapatsutik. Jaitsiera leunagoa izan da eta gero pista luzea San Zadornilen 15:50ean amaituz. Ondoren Villanueva de Valdegobíara joan gara bazkaltzera.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720314876324