Pasa den urriak 5 larunbatean ipar martxako irteera egin genuen 22 pertsonak parte hartuz. Ibilbidea 12 km ingurukoa izan zen, Villabona-Tolosa-Alegia. Hasiera, baserrien arteko bidetatik joan zen. Beranduago Tolosa hirigunea zeharkatu genuen ibaiaren ondotik eta azkeneko zatia Alegiara doan bidegorria erabili genuen. Partaideek erritmo ona eraman genuen oporrak eta gero lehenengo irteera izateko.
ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720320987915