Azaroaren 9an, larunbata, antolatu ditugun bi irteeren berri eman nahi dizuegu.
Lehenengoa, Ipar martxako irteera izango da.
Topagunea: 8:35ean Iztietako bus geltokian, Vodafone ondoan (autobusa 8:45ean ateratzen da) edo Puntaleko “Arraun etxea” jatetxearen ondoan.
Ibilbidea: “Hondarribiko paseo osasuntsua” izango da (10km inguru, laua eta asfaltoaren gainetik).
ZER ERAMAN: Ura, kiroletako zapatilak eta ipar martxako makilak.
IZENA EMATEA:
-azaroaren 8 arte.
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:
Izen ematea: Ipar Martxa, Hondarribiko paseo osasuntsua
Bigarrena, egun berdinean baina arratsaldeko partean, eta beti zerua garbia baldin badago, “Izarrak Añabitarten” gaueko irteera egingo dugu.
Topagunea: Orereta Ikastolak Añabitarten duen eraikuntzatik aterako gara arratsaldeko 19:00etan.
Ibilbidea: Frontalekin Bizarainera igoko gara. 6,5kmko ibilbidea izango da eta aldaparen bat aurkituko dugu, gotorlekua inguratuko dugu eta berriro jeitsiko gara ikastolan dagoen baserrira, non zerbait afaltzeko aukera izango dugun. Pixkolabis honen prezioa gutxi gora behera 10/12 eurokoa izango da, parte-hartzaileen kopuruaren arabera. Bertan, Enrique Sanchez, astronomoa gurekin egongo da eta teleskopio baten bidez izarrak eta ilargia ikusteko, baita bere azalpenak entzuteko aukera izango dugu.
Arratsaldeko irteera hau, ez da bakarrik izango ipar martxa egiten dutenentzat, norbaitek oinez joan nahi badu etor daiteke.
IZENA EMATEA:
-azaroaren 7, arratsaldeko 19:00ak arte.
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez: