Udako bidaia 2025

Abuztuan Écrins eta Queyras mendietara (Frantzes Alpeak)  egingo dugun bidaiaren berri eman nahi dizuegu. Hemen duzue informazioa:

Data: 2025ko abuztuaren 16tik (larunbata) – abuztuaren 23ra (larunbata). 8 egun.
Prezioa: 880€ 
Plaza kopurua: gutxienez 36 eta gehienez 45 pertsona.
Izena emateko epea:
Urtarrilaren  14tik arratsaldeko 19:00etatik aurrera ,Urdaburuko bazkideentzat, eta urtarrilaren 21tik arratsaldeko 19:00etatik aurrera, beste guztientzat.
Izen ematearen ordena errespetatuko da.
Izena eman nahi dutenek hurrengo formularioaren bitartez egin dezakete:
Izen ematea

Plaza egokitu bazaizu, email bat jasoko duzu eta 300 euroko ekarpen bat egin beharko duzu. Gainontzekoa (580 euro), uztailan ordainduko da.