Arabako birako 24. etapa burutu genuen Bergantzatik Sarriako parketxera

Atzo, larunbata, Arabako biraren 24. etapa burutu genuen Bergantzatik Sarriako parketxera 32 partehartzailerekin, Gorbeia mendizerratik zehar. Oraingo honetan, etapa gogorra eta eguraldi iragarpena ikusirik, jende askok hutsegin zuen. Egun hotza izan genuen, baina elur prezipitazio gutxi eta elurra zapaltzeko aukera aparta, txangoa apaindu zuelarik. Bergantzatik 9:15ean irten eta kordaltxo batetik zehar Nafarkortaruntz igo ginen. Zerbait lehenago bitan banatu ginen. 9 pertsonek ibilbide laburrago eta arinago bat egin zuten beste kordal batetik Burbona igoz. Eta beste 23ak aurreikusitako bidetik Oderiaga igo genuen, elur gehieneko punturik altuena. Austigarminera jaitsi eta Usotegieta mendia saihestea erabaki genuen, Arlobiko menhirretik Baia errekara jaitsiz eta Sarriako parketxean amaituz. Lehen taldea 14:15 aldera heldu zen eta besteak 15:45 aldera. Ondoren Murgiara joan ginen bazkaltzera herriko tabernetan banatuz.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720324475224