Martxoaren 13an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), Pili Álvarez bazkideak ” AEBetako parke nazionaletan zehar” izeneko argazki emanaldia emango du.
Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.