Maiatzaren 10ean, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
Topagunea: Oiartzungo autobusa Gamon Zumardian hartuko dugu 9:20ean, horretarako 9:10ean bertako geltokian elkartuko gara, bestela 9:45ean Iturriotzen.
Ibilbidea: Iturriotz auzoan hasiko da eta ibilbide motz baten ondoren Lur garden lorategian sartuko gara (sarrera 12 euro dira eta bakoitzak bertan ordainduko du). Ibilaldi honek 6 km inguru izango ditu eta autobusa hartzeko Iturriotzera itzultzen, bukatuko dugu. Behin Errenterian, bazkari bat egingo dugu Hibaika elkartean, honen prezioa 10-12 euro ingurukoa izango da, edaririk gabe. Menua: entsalada, biribilkia (redondo) saltsan eta postrea. Bazkarira joateko izena emateko epea: maiatzak 6.
ZER ERAMAN: Ura, Trekkingeko zapatilak eta ipar martxako makilak.
IZENA EMATEA:
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez: