Argazki emanaldia: “Cami de Cavalls”

Maiatzaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), Marian Salazar eta Antxon Sánchez bazkideek “Cami de Cavalls” izeneko argazki emanaldia emango dute. 

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.