Aurrepiriniora irteera burutu genuen

Pasa den maiatzak 24-25 asteburuan urteroko Aurrepirinioko irteera egin genuen, 25 partehartzailerekin, aurtengoan Arguís eta Laguarta ingurutik, eguraldi ona eta ez oso beroa izan genuelarik.
Larunbatean Arguíseko urtegitik irten eta Peiró (1580) mendia igo gunuen ibilbide erdi zirkular eder bat eginez. Igoerak azken zati aldapatsu bat zuen eta goikaldeetan kareharria eta ezpela nagusi izan zen. Txangoaren ondoren Yebra de Basa herriko aterpera joan ginen. Dutxatu ondoren Sabiñánigoko Don Diego jatetxean afaldu eta albergera bueltatu ginen lo egitera. Eta igandean beste zeharkaldi zirkular polit bat egin genuen, Laguarta herritik irten eta Napinales (1803) eta Galardón (1781) tontorrak igoz. Txango nahikoa erosoa suertatu zen eta bista apartak izan genituek, iparraldetik Pirinio elurtua eta hegoaldetik Guara genuelarik. Txangoaren ostean errepide ertzeko taberna batean bazkaldu genuen Errenteriara bueltatu aurretik.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720326390525/


@