Arabako birako 29. etapa burutu dugu Arlabanetik Larreara

Gaur, larunbata, Arabako biraren 29. etapa burutu dugu Arlabanetik Larreara 40 partehartzailerekin. Etapa luzea baina ez da hain gogorra suertatu, espero baina arinago joan da. Ibilaldi atsegina eta panoramikoa izan dugu. Eguraldi ona eta bero samarra, baina haizeak zati handienean arindu du. Arlaban mendatetik irten eta Deba ibaiaren jaiotza zonatik Elgeamendi mendia igo dugu, gero tontor linea jarraituz: Urkitza, Urdingain, Makatzgain, eta erdiek propina bezala Pagobedeinkatua. Leizargarate lepoan hamaiketako egin eta azken 2 tontor eoliko eta altuenak geratzen ziren, Mugarriluze eta Aumategi. Hemendik aurrera, kordala utzi eta zuzen behera hartu dugu, eta gero pistetatik Larrea herrian amaitu dugu, bertako tabernan bazkalduz.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720329145325