Urriaren 4an, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
Topagunea: Kutxabankeko Biteri kaleko sukurtsalean 9:20ean.
Hemen kokapena: https://maps.app.goo.gl/2rygu4iYRRfuHtP6A
Edo kotxez joan nahi dutenentzat, Zamalbide auzoan dagoen autobus geltokian 9:45ean (parean aparkatzeko lekua dago).
Hemen kokapena: https://maps.app.goo.gl/4EjajTYSXaCk55qe7
Ibilbidea: Santiagomendira joango gara. Ibilbidea zirkularra da eta 9,5 km izango dira. Ez da laua, aldapa batzuk aurkituko ditugu. Zamalbide auzoan hasiko gara eta Floreagatik Perurenara iritsiko gara, hortik Santiagomendira igotzeko. Jaitsiera Perurenaraino izango da eta bertan itzultzeko autobusa hartuko dugu. Lineako autobus hori Zamalbidetik pasako da eta norbaitek kotxea hor aparkatu badu geltokia dago hor jeisteko. Beraz, gogoratu Mugi txartela eramateaz!
ZER ERAMAN: Ura, Trekkingeko zapatilak eta ipar martxako makilak.
IZENA EMATEA:
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez: