Arabako birako 30. etapa burutu dugu Larreatik Arriolara

Gaur, larunbata, Arabako biraren 30. etapa burutu dugu Larreatik Arriolara 39 partehartzailerekin. Eguraldi bikaina eta ez hain beroa izan dugu eta ibilbide ederra eta oso panoramikoa, tontor eta/edo buzoi askorekin. Larreatik irtenda pistaz eta gero bide zabalaz 1041 lepora igo gara. Hemendik aurrera Sekillaga, Gabolo, Kextui gaña eta Larrangoiti tontor eolikoak igo ditugu, eta gero, tramankulu itsusi horiek gabe, beste buzoi mordo bat, baten bat desagertuta: Trango, Zurkutz eta Naparbasoko punta. Hemendik behera pagadi ederraz Urkate txabolara jaitsi gara eta gertuko balkoira hurbildu, baina urjauzia guztiz lehorra zegoen. Bailararaino jaitsi eta zidor tenteaz Narbaiza mendizerratxoko ataka polit batetara igo gara, pistaz Arriolan amaituz. Agurainera joan gara bazkaltzera, aspaldi hainbestetan egon ginen Urbasa tabernara.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720329746716