Argazki emanaldia: “Massifs Écrins eta Queyras”. Urdaburuko ekitaldiak

Urriaren 16an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), Juanmi Astiz bazkideak, berekin batera bidaia egin zuten hainbat argazkilariren laguntzarekin, “Massifs Écrins eta Queyras” izeneko argazki emanaldia emango du. Proiekzioa abuztuan Frantziako Alpeetara egindako irteerari dagokio.

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.