Aurten ere collage erraldoia eta opariak

Aurten ere, collage erraldoian parte hartzera animatu nahi zaituztegu! 

Urtero Collage ederra egiten dugu, eta urte osoan zehar dago elkartean ikusgai, lokalera hurbildu diren pertsona guztien gozamenerako. 

Beraz, aurten berriro ere, zuen argazkiekin osatutako collage bat sortzea proposatzen dizuegu.

Argazkiak bidaltzen dituzuen bazkideen artean 5 opari zozketatuko ditugu (bazkide bakoitzeko argazki bat).

Horretarako, urtean zehar egindako edozein mendi irteeratan ateratako argazki bat bidali beharko diguzue. Argazkiak bidaltzeko epea azaroaren 9an amaituko da. Argazkian ikusi nahi zaituztegu, bakarrik, familian, lagunen artean… Bidali argazkia helbide honetara: urdaburu.eguna@gmail.com

Adierazi noiz eta non egin den argazkia eta bertan agertzen diren bazkideen izenak.  

Ea berriro collage erraldoia osatzen dugun!