Udako etenaldia eta gero berriro hasi gara ipar martxako irteerekin. Pasa den urriak 4 larunbatean, goizeko 9:30 ean Zamalbidera doan autobusa hartu eta behin Zamalbiden, ibilaldia hasi genuen. Floreagako bidetik, baina goraino igo gabe, bidezidorra hartu genuen Perurenara iristeko. Hemendik zirkular bat eginez, Santiagomendira igo, bere ikuspegiaz disfrutatu eta eskubiko aldetik Perurenara itzuli ginen, non gehiengoak berriro autobusa hartu zuten. Talde txiki bat oinez jaitsi zen Errenteriara eta beste talde txiki bat Zamalbidera, hor baitzuten kotxea aparkatuta. Guztira 9,110 km izan ziren eta 25 pertsonak hartu genuen parte.
ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720329464080