Urtero bezela, azaroaren 30ean, igandea, Urdabururen eguna ospatuko dugu. Mendi irteera egin ondoren bazkari bat egingo dugu Tolaren. Bai mendi irteeran, eta bai bazkarian parte hartzeko ere izena eman beharko da. Plaza kopurua mugatua denez, lehentasuna bazkideei emango zaie.
Hemen behean atxikita duzue egunari buruzko informazioa.
Irteeran edo bazkarian izena emateko azkeneko eguna azaroaren 19a da.
BAZKARIA
Non: Tolare (Oiartzun)
Ordua: 14:30ak
Menua:
– Helduak: Larraundi menua: Urdaiazpiko iberikoa, zainzuriak maionesarekin, bakailaoz beteriko piperrak pikillo saltsarekin, ganba eta baratxuri fresko nahaskia, txahal koxkorra gisatua barazki saltsan eta moka tarta marrubi pure finaren gainean eta izozkia. Prezioa: 20 € (edaria eta kafea barne)
– Haurrak: espagetiak, petxuga, izozkia, ura, freskagarria eta ogia. Prezioa: 8€
Dirua ingresatzeko orduan, jar ezazu: URDABURU eta izen-abizenak.
Diru sarrera ondorengo kontu zenbaki batean egin behar da:
LABORALKUTXA – ES73 3035 0011 25 0110061096
KUTXABANK – ES03 2095 5064 81 1061054614
Itzulera ordua: 17:30ak aldera (autobusa)
Hiru txango ezberdin burutuko dira eta dagokion izen ematea egin ahal izateko hona hemen informazioa:
– HELDUEN txangoa, EDO BAZKARIRA SOILIK:
Ibilbidea: Ergoien – Xorrola – Oianleku – Harritxurieta – Ergoien (15km – 800m desnibela)
Irteera ordua: 8:00ak (Zumardian), autobusean aldatzeko arropa utzi ahal izango da.
Irteera ordua bazkarirako soilik:: 13:45 (Zumardian)
Mendi irteeran edo/eta bazkarirako izena emateko:
https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/2025-urdabururen-eguna/izen-ematea-helduak
– GURASOEN TXANGOA:
Ibilbidea, Sorondo-Urdaburu-Listorreta izango da.
Irteera ordua: 8:00ak (Niesseneko autobus geltokian)
Eskolartekoen sailan ibiltzen diren haurren gurasoentzat txangoa. Eskolartekoen ibilbide eta ordutegi berdinak izango ditu.
Egin ohi dugun bezala, eskolartekoak aurretik joango dira begirale taldearekin eta gurasoak atzerago. Tontorrean elkartuko dira eta jatsiera elkarrekin egingo dute.
Eskolartekoek ohiko moduan izena emango dute Orereta Ikastolan, azaroak 12tik aurrera, eta bertan adierazi beharko dute bazkaltzen gelditzen diren edo ez.
Formulario honetan soilik gurasoek eman behar dute izena eta bazkaltzen geldituko diren edo ez adierazi:
https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/2025-urdabururen-eguna/izen-ematea-gurasoak
-TXIKIEN TXANGOA:
Txango hau eskolartekoekin ibiltzen ez diren haurrentzat dago bideratua baina edozein haurrek parte har dezake beti ere heldu baten ardurapean.
Irteera ordua: 9:00etan Susperregin izango da, norbera bere kabuz bertaratu beharko da.
Ibilbidea, Susperregi-Urdaburu-Susperregi izango da; (Urdaburu tontorrean edo bidean ikastolakoekin elkartuko dira eta ondoren denak batera jaitsiko dira Susperregira).
Txikien mendi irteeran eta bazkarian izena emateko:
https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/2025-urdabururen-eguna/izen-ematea-txikiak
Izena eman nahi dutenek gure elkartean ere egin dezakete astearte eta ostegunean 19:00etatik 21:00etara edota 943527879 telefonora hots eginez, egun eta ordu berean.
Dena den zalantzarik baduzue jarri kontaktuan telefonoz edota email bidez.
