Arabako birako 31. etapa burutu genuen Arriolatik Araiara

Atzo, larunbata, Arabako biraren 31. etapa burutu dugu Arriolatik Araiara 50 partehartzailerekin. Oso ibilbide politaz gozatzeko aukera izan genuen, udazkena bere puntuan zegoelarik, eta eguraldi ona izan genuen, baina haize oso bortitza tontorretan. Arriolatik irten eta Urkilla oineko basoetatik joan zen lehen erdia, 2 haritz erraldoi bisitatuz: Galarretako Mindutxa eta Beorlatza. Gero Askiola lepora igo eta bide ezagunagoetatik Leizarreta lepoa zeharkatu eta Aratz igo genuen. Tontorreko unea hurukan bat izan zen eta berehela beheruntz.. Aratzarte eta Allarte lepoak igaro eta jaitsiera zuzen-zuzena egin genuen Zirauntza iturburura, Araian amaituz. Bertako kasinoan bazkaldu genuen.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720330352366/