Azaroaren 29an, larunbata, arratsaldeko 15:30ean, XXXVI. Bizikloia -XX. Eneko Arcelus memoriala antolatu dugu. Labore pareko industrialdean geratuko gara, Ihurita kalean (irteera neutralizatua Mateoko bidegurutzea gurutzatu arte).
Lasterketa:
–6,7 km. txirrindaz: Ugaldetxo – Sorondora,
-7,5 km. korrika: Sorondo-Irurita-Sorondo-Ozentzio-Sorondo.
–Banaka edo bikoteka lehiatu ahal izango da. Bikoteka leihatzen bada, parte- hartzaileetako batek txirrida-tartea egingo du eta besteak, korrikakoa.
Sari-banaketa eta merienda:
-Sari-banaketa eta merienda Urdaburuko elkartean izango dira 18:30ak aldera.
Arauak:
- Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko parte-hartzaileek jasan ditzaketen kalteak, ezta beste pertsona batzuei, parte-hartzaile izan ala ez, eragin diezazkieketenak ere.
- Parte-hartzaileek arau hauek onartzen dituztela sinatuko dute.
Izen ematea:
-Aurrez aurre URDABURU elkartean, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara arte.
-Elkartera deituz 943527879 – 686596732, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara arte.
-Lasterketaren egunera arte.
*parte-hartzaile guztiek 16 urte beteta izan behar dituzte.
