Arabako bira bukatu genuen Araiatik Eginorako 32. etaparekin

Atzo, larunbata, Arabako biraren 32. eta azken etapa burutu genuen Araiatik Eginora 54 partehartzailerekin. Ibilbide ederra izan genuen eta erdipurdiko eguraldia, laino eta haize hotzarekin baina euririk gabe. Araiatik irten eta Allaitz tontorra igo genuen lehenik eta, Umandia saihestuz, bere oinean egin genuen hamaiketakoa. Ondoren Albeiz tontorra igo eta sakan polit batetik jaitsi ginen. Txangoa motel zihoala ikusirik Leze gainetik ahoraino egin nahi genuen buelta ahaztu eta zuzenean aparkalekura jaitsi ginen, gero Egino herrian amaituz, Andoinera geratzen ziren azken 2 km-ak egin gabe. Beranduegi bait zen proiektu amaierako bazkarirako, oraingo honetan Araiako Umandi jatetxean. Bertan lehenik San Tomas ospatzeko txistorra pintxoa jan eta ezin giro hobean bazkaldu genuen. Bazkariaren amaieran, jubilatuko den Patxi gidariari berriz ere beste omenaldi bat egin genion, Urdabururekin azken txangoa zuelako. Agurra aurreskua dantzatu genion biolontxeloaren soinuarekin eta gero “Eperrak” eta “Ikusi mendizaleak” kantak abestu genizkion berari espreski dedikaturako letrekin. Azkenik pendrive batean bere argazki bilduma-bideo bat oparitu genion. Eskerrik asko Patxi, beti gure ondoan !!!!!
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720331036975