Atzo, abenduak 13, ipar martxako taldeak Igeldo-Urgull 10,6 km inguruko ibilaldia egin zuen. Igeldoko kanpinetik atera eta baserrien artean Lasarmendiko bidera iritsi ginen, Pakea mutuara jaisteko. Tolosako etorbidea, Ondarreta, Kontxa eta behin portuan, Urgullera igo ginen. Donostiako ikuspegiaz gozatu eta gero, San Telmora eraman gintuen bidea hartu genuen, bertan ibilaldi eguzkitsua bukatzeko. 26 lagunek parte hartu genuen.
ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720330902380
