Azken asteetan eski irteera zoragarriak burutu ditugu, giro paregabean eta parte-hartze bikainarekin. Guztira hiru irteera egin ditugu: lehenengoa Val d’Azunera izan zen, urtarrilaren 24an eta 25ean; bigarrena Bereteko Martxara, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean; eta hirugarrena otsailaren 7an Somportera. Eguraldi onak eta giro bikainak lagunduta, esperientzia ahaztezinak izan dira guztiak. Irteera hauetako argazkiak gure webgunean ikusgai daude jada.



